Zerbitzuak

Gehienak hurbiltzen den edonorentzat irekita daude, bazkide izan edo ez. Hemen gaude entzuteko eta ahal dugun guztietan laguntzeko.

Arreta psikologikoa

Gure osasun mentala eta osasun fisikoa eskutik doaz, bata zein bestea zaindu behar ditugu. Elkarteak 30 euroko dirulaguntza ematen dio psikologia-arloko lehen kontsultaren gastuari, eta 15 eurokoa bigarrenari.
Informazio gehiago elkartean.

Oin diabetikoaren atentzioa

Kuota murriztua, akordioak ditugun klinika podologikoetan. Gainera, elkartean 5€ itzultzen ditugu, urtean 4 ordainagiri gehienez.
Hitzarmena dugun kliniketako deskontuak elkartuta dagoen pertsonarentzat eta eguneko kuotarekin baino ez dira.

Nutrizioa

Prezio murriztua Leire Plazaolaren nutrizio-kontsultan, eguneko kuota duten elkartekideentzat.
Informazio gehiago elkartean.

Arreta Pertsonalizatua

Bulegoa mundu guztiari irekita dago. Zuri entzuteko eta ahal dugun guztian laguntzeko.

Taichí-Chi Kung

Taichí – Chi Kung praktikak arnasketa-teknikak, ariketa fisikoa eta buruarekin ariketak konbinatzen ditu. Organoen funtzionamendua hobetzen du, tentsioak arintzen ditu, oreka hobetzen du, muskuluak eta artikulazioak luzatzen ditu. Onuragarria da immunologia-sistemarentzat.

Mindfullness

Lagundu estresari, antsietateari, insomnioari eta min fisikoari aurre egiten, eta lagundu kontzentratzen. Yogatik eta meditaziotik eratorritako erlaxazio- eta kontzentrazio-teknikak erabiltzen dira.

Whatsapp taldeak

ADAn WhatsApp talde desberdinak ditugu, kontaktua errazteko, informazioa partekatzeko eta bazkideen artean laguntza-espazioak sortzeko pentsatuak.
Gaur egun, hainbat talde ditugu, pertsona edo familia bakoitzaren premien eta interesen arabera, hala nola boluntario-taldea, guraso-taldea, gazte-taldea, 30 urtetik gorakoen taldea, etab.
Talde horietako batean parte hartu nahi baduzu, zuzenean kontsulta dezakezu elkartean.

Hau guztia ezaguna egiten al zaizu?

Egin zaitez bazkide